Susana

Garikoitz C. Murua-(r)en eskutik

  • Susana
  • 57 urte
  • Barcelona
  • 15/12/18

Bartzelona, abe 18 (EFE).- Mossos d’Esquadrak 63 urteko gizon bat atxilotu dute Manresan (Bartzelona) omisioagatiko homizidioa egotzita, bere kabuz moldatzeko gai ez zen eta osasun egoera ahula zuen 57 urteko emazteari jaramonik ez egiteagatik; antza narriatze egoera oso larrian zen, ez baitzuen inolako zaintzarik jasotzen.

Kataluniako poliziak gaur jakinarazi duenez, atxilotua, espainiarra eta Manresako bizilaguna, bart atxilotu dute bere emaztearen arduragabezia egoera larriaren arduradun gisa eta jarriko dute bihar epailearen esku, guardiako epaitegian, omisiogatiko homizidioa egotzita.

Mossoek ikerketa abiarazi zuten abenduaren 14an, emakumea Manresako Sant Joan de Déu ospitalera narriatze egoera oso larrian eraman zutela jakitean.

Zenbait ordu geroago hil egin zen, osasun egoera ahularen ondorioz. EFE

Iturria: La Vanguardia
scroll