Patricia

Fortun-(r)en eskutik

  • Patricia
  • 40 urte
  • Blanes
  • 09/04/18

Gizon batek emaztea hil du goizalde honetan Blanesen (Girona) zuten etxean. Indarkeria matxistako ustezko krimen hau bikotearen hiru seme-alabak etxean zirela gertatu da.

Mossos d’Esquadrak adierazi dutenez, gertakaria 05:45 inguru izan da, Cristòfol Colom kaleko etxe batean. Antza, gizon batek arma zuri batekin eraso dio emazteari. Banantzeko prozesuan ziren.

Mossoak bikotearen etxebizitzara joan dira eta egiaztatu dute emakumeak zauri larriak zituela. Ospitalera eraman dute baina hara iritsi baino lehen hil da.

Agenteek erasotzailea atxilotu dute, zeina zaurituta zegoen, emakumea eraso ostean bere buruari lesioak egin ostean. Hala, hurbil den Calellako ospitalera eraman dute.

Udal iturriek jakinarazi dutenez, bikoteak 10 eta 22 urte arteko hiru seme-alaba zituen; haietako bat gurasoen erdian jarri da, borrokatzen ari ziren bitartean, eta zauri arinak ditu. Bikotearen hiru seme-alabek ama ospitalera bidean hil dela jakin eta laguntza psikologikoa jaso dute.

Bikotea duela bost urte bizi zen Blanesen eta egun banantzeko prozesuan zen. Ustezko hiltzaileak 41 urte ditu, eta emakumeak 40, eta arrasto guztien arabera familiaren etxean gertaturiko indarkeria matxistako krimen bat izan da.

Hurrengo orduetan, eta ikerketak aurrekoa berresten badu, Udalak delitua gaitzesteko eta biktima eta haren senideekiko elkartasuna adierazteko adierazpenak egiteko aukera aztertuko du.

Aurten gertatu den zortzigarren indarkeria matxistako krimena da hau Osasun, Gizarte Gai eta Berdintasuneko Ministerioaren azken datuen arabera, eta 2018an Katalunian indarkeriaz hildako lehenengo emakumea.

Iturria: Cadena SER
scroll