Nuria

Nerea Urrestarazu-(r)en eskutik

  • Nuria
  • 39 urte
  • Granada
  • 25/09/18

Lehenengo biktima 39 urteko emakume bat da, ustez 49 urteko bikote ohiak sastakadaz hila. Gizona atxilotu dute. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, bikoteak ez zuen tratu txarrengatiko inolako salaketarik eta, udal iturrien arabera, emakumeak ez zuen laguntzarik eskatu gizarte zentroan.

Senarrarengandik bananduta zegoen eta seme bat zuten. Maracenako alkate Noel Lopezek Eferi adierazi dionez, biktima aurrez aurre ezagutzen zuen, militante sozialista baitzen, haren egungo bikotea bezalaxe. Esandakoaren arabera, emakumeak denbora tarte bat zeraman senarragandik banatuta eta 12 urteko seme bat zuen harekin.

Emakumea langabezian zegoen orain, eta semearekin eta bikotearekin bizi zen alkateak adierazitakoaren arabera; horrez gain, indarkeria matxistako ustezko kasuaren ostean herrian «atsekabea eta tristura» direla nagusi erantsi du.

Banderak makila erdira eta xingola beltz batekin zeuden udaletxean eta hiru eguneko dolu ofiziala ezarri dute, baita minutu bateko isilunea ere.

Iturria: RTVE
scroll