Natalya

Judas Arrieta-(r)en eskutik

  • Natalya
  • 38 urte
  • Navarra
  • 28/08/18

Agoizko lehen auzialdiko eta instrukzioko 1. zenbakidun epaitegiak behin-behineko espetxealdi komunikatua ezarri dio, fidantzarik gabe, 41 urteko A.B. Uharteko bizilagunari, ustezko heriotza delitu batengatik, eztabaida baten ostean emazteari emandako kolpeen ondorioz hil baita hura. Autoak dioenaren arabera, frogatuta dago hildako 38 urteko N.B. emakumeak bezalaxe ukrainar herritartasuna duen gizonak “eztabaida bizia” izan zuela joan den larunbatean bere etxean emaztearekin; ondorioz, hainbat ukabilkada eman zizkion gorputzeko zenbait lekutan –batzuk buruan–.

Emazteak, bestalde, “osasun egoera ahula zuen alkoholdun edariekiko mendetasunaren ondorioz”, eta une horretan mozkor zegoen. Jasotako kolpeak zirela eta konortea galdu zuen eta, azkenik, SOS Nafarroaren eskutik eta 16:30 aldera “ikertuak eskatutako laguntza medikoa jaso” eta AIGn sartu arren, hil egin zen atzo.

Autoak jasotzen duenez, “ikertuak bere kabuz eta borondatez, baita askatasun osoz ere onartu du ikerketa gauzatzen ari den foru polizia agenteen aurrean “biktima, hau da, bere emaztea behin eta berriz eraso izana” larunbatean, 04:30 eta 16:30 artean oraindik ere zehazteke dagoen denbora tarte batean, Uharteko bere etxean.

Era berean, auzitegiko medikuen bi txostenek berresten dute biktimak eta gizonak dituzten lesioei buruz ikertuak berak partzialki eskainitako gertakarien bertsioa, baita “ikertuaren jarreraren eta biktimaren lesioen artean dagoen kausa ondorio harremana ere”. Gertakariak nahikotzat jotzen dira gizona arduradun dela adierazteko eta beraz, espetxealdia ezarri zaio, ihes egiteko arriskuaren aurrean.

Iturria: Cadena SER
scroll