Martha

Juan Álvarez-(r)en eskutik

  • Martha
  • 47 urte
  • Madrid
  • 06/07/18

Polizia galdeketa egiten ari zaio bart Madrilgo Tetuan auzoan bere bikote ohia hil izana leporatu dioten 45 urteko gizon bati. Polizia iturriek diotenez, biktimaren bikote ohi den atxilotuak urruntze agindua zuen aurretiazko salaketa baten ondorioz.

Larrialdietako zerbitzuek goizaldean jakinarazi dutenez, emakumearen gorpua haren etxea topatu dute, urkatuta eta indarkeria aztarnekin: asfixia izan da heriotzaren arrazoia.

Akusatuak Tetuan auzoko polizia etxean entregatu du bere burua, Poliziak harekin harremanetan jarri eta hiriburuan gertaturiko indarkeria matxistako gertakari berri honen susmagarri bakar izanik entregatzeko eskatu ostean. Galdeketa egin eta gero epailearen esku jarriko dute. Erruduna bikote ohia dela berretsiz gero, hilketa matxista hau aurtengo hemezortzigarrena izango da. Indarkeria matxistaren biktimak artatzeko telefono zenbakia 016 da. Doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan.

Iturria: Cadena SER
scroll