María Paz

Xabier Anunzibai-(r)en eskutik

  • María Paz
  • 78 urte
  • Barcelona
  • 06/08/18

78 urteko emakume bat hil du ustez 82 urteko senarrak astelehen honetan Bartzelonan. Gizona Mossos d’Esquadrako Ikerketa Kriminalen Dibisioko agenteek atxilotu dute, polizia kidego horrek prentsa oharraren bidez jakinarazi duenez.

Astelehen honetako 13:20 inguruan pertsona baten abisua jaso zuten Mossoek; jakinarazi zienez, gurasoak zaurituta zeuden etxean, Bartzelonako Sants- Montjuic barrutian.

Poliziak bertara iritsi zirenean, emakumea hilik eta gizona zaurituta aurkitu zituzten. Gizona ospitalera eraman zuten zerbitzu medikuek, eta emaztearen ustezko hiltzailea izateagatik atxilotu zuten. Ikerketa zabalik dago, gertaerak argitzen saiatzeko.

Bartzelonako 22. instrukzio epaitegiak hilotza jasotzeko agindua eman du eta iragarri du emakumearen kontrako indarkeria kasuetarako epaitegi baten aurrean inhibituko dela. Bikotean ez zegoen indarkeria aurrekaririk.

Iturria: eldiario.es
scroll