María José

Naiara Palacios-(r)en eskutik

  • María José
  • 30 urte
  • Madrid
  • 12/10/18

María José Pallarés, 67 urtekoa, mailukadaka hil zuten Madrilen. Haren gorpua El Arenoso urtegian aurkitu zuten, Montoro-n (Cordoba), etxetik 400 kilometrora.

Baina ez zen bertan hil, Arganda del Rey-ko etxean baizik. Haren senarrak aitortu du emaztea hil zuela, eta berak bota izango zuen gorpua urtegira. Gizona kartzelan dago jada.

Hiltzaile aitortua Montoro-koa da, baina Madrilen bizi zen. Ikertzaileen susmoen arabera, gizonari bururatu izango zitzaion emakumearen gorpua urtegira botatzea, uste zuelako ikusten bazuten inork ez zuela ezer susmatuko. Gainera, gizonak emaztearen desagerpena salatu zuen eta biktimaren argazkiak banatu ziren Espainia osoan.

Ostiral arratsaldean emakumearen gorpua aurkitu zuten El Arenoso urtegian, Montorotik gertu, indarkeria arrastoekin. Baina hilketaren egile aitortua emaztea eta biak bizi ziren Arganda del Reyko Guardia Zibilaren kuartelera joan zen ostiralean 23:30 inguruan, eta 67 urteko emaztea hil zuela aitortu zuen.

Urriaren 12az geroztik emakumearen bila zebiltzan, orduan salatu baitzuen senarrak desagerpena. Gizona atxilotuta dago orain Guardia Zibilaren kuartelean, eta iturri berek jakitera eman dutenez, ez zegoen haren kontrako salaketarik genero indarkeriagatik edo tratu txarrengatik.

Montoron hilik aurkitu zuten emakumeari dagokionez, gorpua inguruko biztanle batzuek atera zuten urtegitik ostiralean, 14:00 inguruan, eta indarkeria arrastoak zituen.

Iturria: Cordópolis
scroll