María del Carmen

Higinia Garay-(r)en eskutik

  • María del Carmen
  • 48 urte
  • Albox
  • 01/04/18

Gizon bat atxilotu dute Albox-en, bikotekidea hil izatea leporatuta. Emakumeak 48 urte zituen, eta erasotzailea salatu zuen arren, 2016an absolbitu egin zuten. Gaur utziko dute epailearen esku.

48 urteko emakume bat hil da ostiral honetan Alboxen (Almeria), eta haren bikotekidea atxilotu du larunbatean Guardia Zibilak, hilketaren ustezko egilea izan daitekeelako. Hala eman dute jakitera Gobernuaren Andaluziako Ordezkaritzako iturriek. Guardi Zibilaren iturriek baieztatu dutenez, biktima indarkeriaz hil zen odolustuta, baina ez dute zehaztu erasoa zer motatakoa izan zen. Espainiar nazionalitatea zuen emakumeari egindako autopsiaren zain daude, heriotzaren kausa argitzeko. Almeriako Guardia Zibilaren Komandantziako iturriek adierazi dutenez, emakumeak bikotekidea salatu zuen genero indarkeriagatik 2016an, baina urte berean absolbitu zuten, eta baieztatu dutenez, gaur egun ez zegoen indarrean biktima babesteko urruntze agindurik ez bestelako neurririk. Almeriako Emakumearen Institutuaren arabera, emakumeak ez zuen beste salaketarik jarri, baina badirudi indarkeria matxistaren kasu bat izan dela.

Gizona lituaniarra da, eta 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen esanez emakumeak ez zuela arnasarik hartzen, baina etxera iritsi zirenean, emakumea hilda zegoela egiaztatu zuten sanitarioek. Bikotea Alboxen bizi zen, Almeriako 11.500 biztanle eskaseko udalerria batean. 112 larrialdi zerbitzuko iturriek adierazi dutenez, hilketa bart gertatu zen Alboxeko Longo kalean, eta 20:50 inguruan emakumea artatzeko deia jaso zuten. Gizona 1980an jaio zen eta haren inizialak M. P. dira, Guardia Zibilaren arabera.

Bozeramaile baten bidez, Gobernuaren Andaluziako ordezkari Antonio Sanzek gertaerak gaitzetsi ditu, eta azpimarratu du batuta egon behar dugula indarkeria matxistaren izurriaren kontra borrokatzeko. Gainera, adierazi duenez Gobernuak jarraituko du genero indarkeriaren kontra borrokatzen eta biktimak hobeto babesteko eta tratu txarren emaileak jazartzeko neurriak hartzen”, eta berriz ere defendatu du “indar politikoek izenpetutako Estatu Itun handiaren baitan batuta” egon behar dugula genero indarkeriaren kontra.

Alboxeko Udalak gaitzetsi egin du ustez genero indarkeriagatik gertatu den hilketa hau, eta dolu egun ofiziala ezarri du datorren astelehenerako. Komunikatu batean doluminak eman dizkie Udalak biktimaren senitartekoei eta gertukoei, eta adierazi du genero indarkeriaren kontra borrokatzen jarraituko duela irmotasun osoz, era honetako gertaera guztiz gaitzesgarriei aurrea hartu eta errotik ezabatzeko.

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, aurten gutxienez bost emakume hil dituzte jada bikotekideak edo bikotekide ohiak. Eta baieztatzen bada, oraingo hau seigarrena izango litzateke. Gainera, duela astebete Santa Cruz del Retamar-en (Toledo) A-5eko areka batean hilik aurkitu zuten emakumearen kasua ikertzen jarraitzen dute. 2017an 49 emakume hil ziren guztira genero indarkeriagatik.

Iturria: Cadena SER
scroll