Manuela

Miryam Artola-(r)en eskutik

  • Manuela
  • 44 urte
  • Málaga
  • 27/09/18

Guardia Zibilak emakume baten gorpua aurkitu du gaur, osteguna, goizaldean, Torrox-eko (Malaga) El Morche herrigunean, indarkeria arrastoekin.

Eguerdi inguruan hildakoaren bikotekidea atxilotu dute; Vélez-Málagako 44 urteko gizonezko bat da, eta urruntze agindua zeukan. Atxiloketa Polizia Nazionalak egin du Guardia Zibilarekin elkarlanean, 13:20 inguruan, Vélez-Málagako etxebizitza batean. Halaxe eman dute jakitera bi kidegoek komunikatu batean.

Aste honetan indarkeria matxistaren ondorioz hiltzen den bosgarren emakumea da; izan ere, asteartea egun beltza izan zen, lau emakume hil baitzituzten. Hildakoak tratu txarrak jaso izan zituen bi gizonengandik, eta biek urruntze agindua zeukaten. Ikerketa ildoaren arabera orain atxilotuta dagoen gizona izango litzateke krimenaren egilea eta, horregatik, Polizia Nazionalari laguntza eskatu zitzaion hura aurkitzeko.

M. C. inizialak zituen emakumea Vélez-Málagakoa zen eta 44 urte zituen, eta haren gorpua Poniente kaleko etxean aurkitu dute, lurrean etzanda buruz behera, odol putzu baten gainean. Hilotzak arma zuriz egindako zauriak zituen. Gorputzaren ondoan laban bat aurkitu dute, ustez emakumea erasotzeko erabili izango zena.

Iturria: La Vanguardia
scroll