Ivanka

Natalia Albeniz-(r)en eskutik

  • Ivanka
  • 60 urte
  • Alicante
  • 27/08/18

60 urteko emakume bat senarrak hil du Orihuelako Bona Vida alkate auzoan. Ustezko hiltzaileak berak, 57 urteko gizonak, dei egin du 112 zerbitzura, emaztea hil duela jakinarazteko.

Polizia Nazionala hilketaren lekuan agertu da, eta emakumearen heriotza berretsi du; itotze zantzuak zeuzkan.

Kasua ezagutzen duten iturriek berretsi dutenez, biktimak, bulgariar nazionalitateko emakume bat, ez zuen tiroek edo arma zuriek eragindako kanpo zaurien inolako zantzurik, hortaz, egiazkotzat jotzen dute atxilotuaren bertsioa, emakumea itota hil zela dioena. Dena den, azterketa forentseak egiaztatu beharko du baieztapen hori.

Gizonak, berau ere bulgariarra, 7:45ean hots egin zuen 112 zerbitzura, eta aitortu zuen bikotekidea hil zuela. Gertaera Orihuelako Buena Vida alkate auzoan jazo zen, Tajo-Segura isuraldatzearen hodien eta Desamparados hirigunearen artean.

Ustezko hilketa delitu batengatik atxilotu dute gizona, eta ikerketa abiarazi dute. Aurretik ez zegoen inolako salaketarik, eta bizilagunek diotenez ez zuten izaten ez liskarrik, ez eztabaidarik”; “zur eta lur” geratu dira krimenagatik, inoiz ez baitzuten entzun “ezer bitxirik”.

Haien lekukotzaren arabera, bikoteak hogei urte zeramatzan elkarrekin, eta duela bost urtetik bizi ziren etxebizitza horretan. Azaldu dutenez, biktimak adineko emakume bat zaintzen zuen, eta oso goiz irteten zen etxetik egunero; gizonak denbora bat zeraman gaixorik, eta dezente argaldu zen.

Orihuelako 2 zenbakidun Instrukzio Epaitegia ari da guardiako funtzioak betetzen, eta Ivankaren hilotza jaso du 11:00ak aldera. Orain, kasua emakumearen aurkako indarkerian espezializatutako epaitegiaren esku geratuko da.

Iturria: Cadena SER
scroll