Dolores

Eva Mena-(r)en eskutik

  • Dolores
  • 41 urte
  • Santa Cruz
    de Retamar
  • 24/03/18

Atxilotu dute Santa Cruz del Retamarren, A-5 autobidean, bikotekidea autoarekin harrapatu eta hil izana leporatzen dioten gizona.

Emakumea hilik agertu zen A-5 autobidearen arekan, Santa Cruz del Retamar parean (Toledo), eta ustezko hiltzailea Madrilen atxilotu zuten. Ustez, emakumearen ezkonanaia harrapatzen ere saiatu zen.

Gertaerak martxoaren 24an jazo ziren, larunbata, eta Torrijoseko (Toledo) Lehenengo Instantzia eta Instrukzioko 2 zenbakidun Epaitegiak aurretiko zuzemenak abiarazi zituen, gorpuaren aurkikuntza ikertzeko.

Autobidearen 56. kilometroan hilik agertutako 41 urteko emakume bat zen.

Ustezko hiltzailea, biktima, horren ahizpa eta ezkonanaia (den-denak ijitoak) festa batetik autoz bueltan zetozela hasi zen dena. Ustezko hiltzailea irainka hasi zitzaion biktimari. Hildakoaren ahizpak kargu hartu zion hitz haiengatik, eta, une horretan, betiere ezkonanaiak kontatu duenaren arabera, ahizpek elkarren artean eztabaida egin zezaten saiatu zen ustezko hiltzailea. Ezkonanaiak behin eta berriz eskatu zion autoa geldi zezala eta bertan utz zitzala. Azkenean, ustezko erasotzaileak onartu zuen autoa gelditzea. Biktima jaitsi zen lehena autotik, eta gainerakoei ez zien denborarik eman autotik irteteko.

Ustezko hiltzaileak egoera aprobetxatu zuen, eta emakumea autoarekin harrapatu zuen, hiru aldiz. Emakumearen bikotekideaz gain, beste bi pertsona ere atxilotu dituzte, hura estaltzen saiatzeagatik.

Iturria: Cadena Ser
scroll