Cristina

Nagore Olarra-(r)en eskutik

  • Cristina
  • 24 urte
  • Huelva
  • 07/07/18

Cristina M., 24 urteko emakumea, bere etxean hilda aurkitu zuten larunbatean Lepen (Huelva), bikotekide ohiarekin eztabaida izan ostean, larrialdi zerbitzuetako iturriek jakinarazi dutenez. Emakumeak aurkeztua zuen tratu txarrengatiko salaketa bat 28.000 biztanleko herri horretako Udalean, eta urruntze agindua zuen, Udaleko iturrien arabera. Biktimak lau urte zeramatzan udalerrian bizitzen, eta bi alaba zeuzkan ustezko hiltzailearekin, 2 eta 3 urtekoak.

Goizeko lehen ordutik, Guardia Zibila Cristinaren bikotekide ohiaren bila dabil, D.V. inizialeko izena duen 33 urteko gizon bat, hura baita krimenaren susmagarri nagusia. 8:30ean, bizilagun batek 112 zenbakira deitu zuen, eta ohartarazi zuen Méndez Núñez kalean, bere etxe ondoan, gizon batek emaztea hil zuela.

Biktima errumaniarra zen, eta ez zuen seniderik Lepen. Ustezko hiltzaileak lau anai eta beste senideren bat du, baina, printzipioz, gizarte zerbitzuek beren ardurapean hartu dituzte adingabeak, eta premiazko harrerarako protokoloa aktibatu da, lehenbailehen familia batek har ditzan eta ikerketa prozesutik aldenduta egon daitezen. Neskatxak gaur bertan eraman nahi dituzte harrerako etxe batera, eta bertan eduki nahi dituzte ahal bezainbeste denboraz.

Iturria: El País
scroll