Yésica

María Ríos-(r)en eskutik

  • Yésica
  • 29 urte
  • Oviedo
  • 10/09/18

Hunkipena eta haserrea La Caridad herrian (El Franco), astelehen honetan erdialdeko Travesia Mohices kalean gertaturiko krimen lazgarriaren albistearekin esnatu ostean. Lehenengo hipotesien arabera, 51 urteko gizon batek, Abdenego de S., 29 urteko bere bikotekidea hil du, Yesica Menendez Fernandez, bizi ziren etxean, bi seme txikiak bertan zirela. Ondoren, bere buruaz beste egin du, urkatuta.

Institutu Armatuak gauerdia pasatxo jaso zuen leiho batean gizon baten gorpua zintzilik aurkitu zuten abisua. Ondoren, etxearen barrualdean emakumearen hilotza aurkitu zuten; ustez, arma zuriz hila.

Lehenengo informazioen arabera, hildakoak bikote ziren eta zazpi eta bost urteko bi seme zituzten. Haurrak etxean ziren gertakariaren unean, ikerketan parte hartzen ari diren iturriek jakinarazi dutenez. Guardia Zibileko agenteek esna aurkitu zituzten, negarrez, baina zauririk gabe.

Luarcako Guardia Zibileko eta Oviedoko Unitate Organikoko Auzitegi Poliziako hainbat patruila gertakarien lekura joan dira abisua jaso ostean ikerketari ekiteko. Era berean, laborategiko langileak ere bertaratu dira behaketa egiteko eta leihotik zintzilika gorpu bat aurkitu dutenean suhiltzaileen laguntza eskatu dute, hura bertatik jaisteko.

Ez dago aldez aurreko salaketarik

Gorpuak erretiratzeko agindua eman ostean Castropoleko epaitegian ireki diren eginbideek emakumeen aurkako indarkeria kasu bat dute oinarri, etxebizitzan aurkitutako arrastoei jarraikiz. Oraingoz ez da aurkitu salaketarik, ez tratu txarrengatik, ez beste ezergatik. Gorpuak Oviedoko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dituzte.

Indarkeria matxistako kasu berri bat dela berretsi ostean (aurtengo hirugarrena Asturiasen), El Francoko Udalak presazko ezohiko osoko bilkura bat egin eta dolu ofizialeko egun bat dekretatu du. Bertako alkate Cecilia Perezek bizilagunen «atsekabea eta samina» aipatu ditu bi seme umezurtz utzi dituen emakume «gaztearen» heriotzagatik.

Gainera, Printzerriak, Udalak eta Gobernuko Ordezkaritzak bat egin dute atsekabean, guztiek kondenatu dute krimena eta hura gaitzesteko kontzentrazio bat antolatu dute 17:00etan El Francoko udaletxearen aurrean.

Iturria: El Comercio
scroll