Raquel

Imanol Andonegi-(r)en eskutik

  • Raquel
  • 37 urte
  • Zaragoza
  • 25/05/18

David Pellicer Criado, 39 urtekoa, bikotearekin dituzten gatazkak hura hiltzen konpontzea erabaki duten gizon matxisten zerrenda lazgarriko kide da atzotik. Pellicer, igeltseroa lanbidez, goizaldeko bostetan agertu zen Aragoiko Poliziaren Bulego Nagusian eta han ziren agenteei jakinarazi zien bere bikote eta alabaren ama zen Raquel D. P. hil berri zuela. Zorionez une horretan 9 urteko neskatoa ez zegoen familiak Marcos Zapata kalean zegoen etxean; izan ere, aitak ama hiltzea erabaki zuenean, amonaren etxean zen.

David Pellicerrek egindakoa aitortu zien agenteek etxebizitzara patruila auto bat berehala bidaltzeko eskatu zioten salako buruari. Handik gutxira, egia esan zuela egiaztatu zuten. Zapata kaleko 14. atariko 1. solairuko gela batean aurkitu zuten Raquelen gorpua. Esan bezala, hil arte itoarazi zuen. Ezin izan zen ezer egin harengatik. Giza Hilketetako eta Polizia Zientifikoko agenteek krimena gertatutako lekua behatu ostean, Aragoiko Auzitegiko Medikuntzako Erakundera eraman zuten emakumearen gorpua, bertan autopsia egiteko.

Las Delicias auzo jendetsuko bizilagunek ezin zuten gertatutakoa sinetsi. Askok txikitatik ezagutzen zuten Raquel D. P., haren gurasoak eta hiru anai-arrebak betitik bizi izan baitziren eraikin hartan, eta auzoan hazi ziren. Hildakoa energiaz beteriko emakume alaia zela diote, motorrak maite zituela, baita alaba ere. Tarte batez Delicias merkatuko fruta postu batean lan egin zuen, baita Julian Sanz Ibañez kaleko antzeko denda batean ere.

David Pellicer igeltseroa da eta teilatuak jartzen ditu. Auzoan ez da oso ezaguna. Bikotea ez zegoen ezkonduta, eta egunkari honek jakin duenez, badirudi emakumeak harremana utzi nahi zuela, eta indarkeria matxistako beste hainbat kasutan bezala, hori izan daitekeela krimenaren atzean dagoen arrazoia.

Iturria: Heraldo
scroll