Paz

Mr.Sor2-(r)en eskutik

  • Paz
  • 43 urte
  • Asturias
  • 13/02/18

Otsailaren 13an Navia herrian (Asturias) desagertu zen Gijóngo bizilagun Paz Fernández Borregoren (43 urte) gorpua asteartean aurkitu dute Arbon urtegian, Naviatik 12 kilometrora, Guardia Zibilak jakinarazi duenez (…).

Bi seme zituen Gijongo emakumearen telefono mugikorrak Naviatik zortzi kilometrora dagoen Busmargali herrian igorri zuen azken seinalea: antza, gela bat erreserbatu zuen Naviako ostatu batean gau hori igarotzeko. Haren autoa handik 14 kilometrora aurkitu zuten, Jarrio ospitalearen inguruan (…).

Luarcako epaitegiak espetxealdi komunikatua eta fidantza gabea ezarri dio Javier Ledori otsailaren 13an Naviako herrian Paz Fernandez Borrego hil izana egotzi ostean.

Hasiera batean, magistratuak homizidioa edo, hala badagokio, hilketa egotzi dio, generoaren astungarriarekin, eta instrukzioan zehar garatuko du (…).

Joan den ostiralean atxilotu zuten gizonak hainbat elkarrizketa eskaini ditu hedabideetan eta ziurtatu du, biktima ezagutu eta azken egun hartan harekin egon bazen ere, ez zuela zerikusirik izan haren heriotzarekin. Gizonak whatsapp bidezko hainbat elkarrizketa zituen gordeta, zeinetan, haren arabera, emakumea larrituta eta kezkatuta antzematen zuen, eta adierazi du desagertu zen egunean, otsailaren 13an, bere etxera gonbidatu zuela afaltzera, baina ez zela azaldu.

Iturria: La Voz de Asturias
scroll