Maribel

Amaia Arrazola-(r)en eskutik

  • Maribel
  • 84 urte
  • Asturias
  • 06/07/18

Gaur goizean, 7:00 inguruan, laurogeitaka urteko senar-emazteak aurkitu dituzte hilik La Campa auzoko La Felguera-n. Gizonak (Luis Llaneza, 88 urtekoa) Juanito Perotti kaleko 5. zenbakiko etxebizitzako leiho batetik salto egin zuen, ohean zegoen emazteari labana batekin lepoa moztu ondoren. Gizonaren gorpua kalean aurkitu zutenean jakin zen zer gertatu den.

Gizonak eskuz idatzitako ohar bat utzi zuen etxean, familiari barkamena eskatzeko. Bizilagunen arabera, emakumeak «alzheimerraren lehen sintomak zituen eta gizona oso ongi zegoen ».

Polizia Nazionaleko agenteak gertaerak ikertzen ari dira, lekuan bertan. Semeak antsietate atake bat izan zuen gertatutakoaren berri jaso zuenean, eta osasun langileek artatu behar izan zuten.

Langreoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak ikertuko du kasua, eta jada eman dute bi gorpuak jasotzeko agindua. Polizia iturrien arabera, ez zegoen inolako salaketarik.

Iturria: El Comercio
scroll