María Soledad

Oscar Casla-(r)en eskutik

  • María Soledad
  • María Soledad
  • 40 urte
  • Gran Canaria
  • 08/06/18

Emakumea, 40 urtekoa, bizilagunek aurkitu zuten hilik ostiral goizean, La Matula-ko bere etxean gas leherketa bat gertatu ostean, eta gertuko iturriek baieztatu dutenez, arma zuriarekin egindako zenbait zauri zituen. Senarra larri dago, gorputzaren ehuneko berrogeita hamar erreta, eta badirudi berak hil izango zuela emaztea, etxea leherrarazten saiatu aurretik.

Ez zen gas leherketa bat izan eta María Soledad ez zen horren ondorioz hil. Antza denez, eta ikerketako iturriek uste dutenez, bikotekideak hil izango zuen María Soledad, 64 urtekoa, arma zuriarekin hainbat sastakada emanda. Kanaria Handiko Las Palmaseko La Matulla auzoko Felicidad kaleko etxeko logela batean gertatutako ustezko krimenaren ostean, senarra logela baten giltzaperatu zen hilotzarekin eta butano bonbona bat zabaldu zuen gasari ateratzen uzteko. Ondoren, metxero bat erabili izango zuen bizilagunek entzun zuten leherketa eragiteko; hala jakin zuten zerbait gertatzen zela. Poliziak leherketaren zergatiak ikertzen ari dira, argitu nahi baitute krimena ezkutatzeko ala bere buruaz beste egiteko eragin ote zuen. Gertaeren lekura joan dira Polizia Judizialeko, Polizia Zientifikoko eta Homizidioen Taldeko agenteak. Gizona Kanaria Handiko Unibertsitate Ospitalera eraman zuten gorputzaren ehuneko berrogeita hamar erreta duelako, baina gaur iluntzean Sevillako Virgen del Rocío Ospitaleko Erreduren Unitatera eramango dute helikoptero medikalizatu batean. Larri dago.

Iturria: Canarias7
scroll