María Judite

Woody James-(r)en eskutik

  • María Judite
  • 54 urte
  • A Coruña
  • 18/07/18

María Judite Martins Alves (1964) hilik aurkitu zuten asteazkenean bere etxean Polizia Nazionaleko agenteek, 19:20an hildakoaren etxean sartu zirenean, A Coruñako erdigunean dagoen Estrella kale jendetsuko 34-36 zenbakiko bosgarren solairuan. Ikerketako iturrien arabera, emakumeari lepoa moztu zioten arma zuriarekin, eta haren senarrak deitu zuen telefonoz gertatutakoaren berri emateko. Iturri berek adierazi dutenez, Ramón S.G. 54 urteko senarrak adierazi zuen: «Emaztea hil dut».

Ez zegoen inolako salaketarik. Poliziak etxera iritsi zirenean gizona atxilotu zuten, hark gogor egin gabe. Aipaturiko iturrien arabera, etxebizitzan ez zuten borroka arrastorik aurkitu. Bizilagunek ere ez zuten ezer entzun; ez zaratarik, ez kolperik, ez oihurik. Azpiko etxeko bizilagunak azaldu zuenez, poliziak iritsi zirenean jakin zuen zer gertatu zen, emakume bat hil zelako etorri zirela esan baitzioten.

Edizio honen itxieran, gertaerak eta krimenaren behin betiko kalifikazioa argitzeko ikerketak zabalik jarraitzen zuen oraindik; izan ere, polizia iturrien eta bizilagun batzuen arabera, emakumeak gaixotasun larri bat zuen, baina ez dakigu zer gaitz mota zuen.

Senarra atxilotuta dago eta A Coruñako Polizia Nazionaleko indarkeriazko krimenen unitatea ari da gertaerak ikertzen; krimen matxisten kasuetarako protokoloa aktibatu dute, hain zuen. Gizona Chuac ospitalera eraman zuten eta bertan igaro du gaua poliziek zainduta, ustez berak egindako lesio txikiak dituelako.

Eraikineko bizilagunek adierazi dutenez, senar-emazteek (biak espainiarrak) harreman normala zuten eta ez dute eztabaida handirik gogoratzen. Bizilagun batek adierazi zuenez, zerbait gertatu behar balu bezala edo aurki etxetik joan behar balute bezala hitz egiten zuen azkenaldian atxilotuak. Gertaeren lekuan ikertzen aritu ziren gaueko 9:30 ingurura arte; hots, Estrella kaleko etxetik emakumearen gorpua ehorztetxeko ibilgailuan eraman zuten arte.

Iturria: La Voz de Galicia
scroll