María José

Verónica Werckmeister-(r)en eskutik

  • María José
  • 48/69 urte
  • Gasteiz
  • 11/04/18

Gizon bat atxilotuta bikotekide eta amaginarreba ohia hiltzeagatik.

Erasotzaileak Gasteizko etxe bateko zortzigarren solairutik salto egin du, eta koltxoneta baten gainera erori ostean atxilotu dute.

Gasteizko etxebizitza batean hil dituzten ama-alaben ustezko erasotzaileak etxeari su eman eta zortzigarren solairutik salto egin du, baina suhiltzaileek jarritako olana batera erori da eta atxilotu egin dute.

Bi emakume, 69 eta 43 urteko ama-alabak, erail dituzte gaur goizean Gasteizen Arriaga auzoko Julián Arrese kaleko eraikin batean. Baliteke erasotzailea alabaren bikotekide ohia izatea.

Osasun langileek eta Ertzaintzako agenteek eraman dute Gasteizko etxebizitza batean erail dituzten ama-alaben ustezko erasotzailea.

Alaba etxean bertan hil zen, erasoaren ondorioz, eta ama larriki zaurituta eraman zuten Txagorritxu ospitalera, baina bertan hil da.

Erasotzaileak salto egin du gordeta zegoen etxetik eta suhiltzaileek jarritako koltxonetaren gainean erori da. Polizia iturriek adierazi dutenez, atxilotu egin dute.

Ertzaintzaren berrien arabera ez zegoen indarkeria matxistagatiko salketarik gizonaren kontra; hala adierazi dute SER-ek kontsultatu dituen iturriek.

Iturria: Cadena SER
scroll