María de los Ángeles

Haizea Merino-(r)en eskutik

  • María de los Ángeles
  • 41 urte
  • Jaén
  • 22/09/18

Polizia Nazionala emakume baten indarkeriazko heriotza ikertzen ari da Úbedan. Emakumearen bikotekide ohia atxilotu dute hilketa leporatuta, eta Jaengo herri horretako polizia etxean dago. Biktima, 41 urtekoa, lau seme-alabaren ama zen, eta erasotzailea bi gazteenen aita da.

Polizia iturriek azaldu dutenez, hilketa joan den ostiralean gertatu zen, 20:30 inguruan, bikotearen etxean, eta biktimak salaketak eginak zituen tratu txarrengatik. Epaileak sumario sekretu ezarri du.

Andaluziako Juntak jakitera eman duenez, eraso basati” hau genero indarkeriako kasu bat izan dela baieztatuko balitz, aurten jada 36 izango lirateke Espainian genero indarkeriagatik hil diren pertsonak –35 emakume eta adingabe bat–, eta 9 Andaluzian hil direnak –8 emakume eta adingabe bat–.

Úbedako (Jaen) Udalak hiru eguneko dolu ofiziala ezarri du eta elkarretaratze baterako deia egin du irailaren 22rako, larunbata, hilketa gaitzesteko. Udalak Facebooken argitaratutako komunikatu batean adierazi duenez, elkarretaratzea 12:30ean egingo da, larunbatean, Úbedako udaletxean, “María de los Ángeles E. J.-ren hilketa salatzeko”.

Gainera, Udalak hiru eguneko dolu ofiziala ezarri du eta banderak haga erdian jarriko dituzte. Adierazi dutenez, herritarrei dei egiten diete, elkarretaratzean parte har dezaten.

Iturria: eldiario.es
scroll