Leyre

Goretti Aranburu-(r)en eskutik

  • Leyre
  • 21 urte
  • Granada
  • 14/08/18

Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du, 21 urteko neska bat hil izatea leporatuta; antza denez, amodio harreman bat zuten. Hilketa Dúrcal-en gertatu zen bart goizaldean, atxilotua genero indarkeriaren azkeneko biktimarekin bizi zen etxean, hain zuzen.

Guardia Zibilak baieztatu du homizidioa gauez gertatu zela, arma zuriarekin. Emakumea sastakatu ostean, gizonak gorpua auto batean sartu eta osasun etxera eraman zuen; ondoren, bertan utzi eta ihes egin zuen. Osasun etxeko ateetan aurkitu zuten neska, hilik, gaueko hamabi eta erdietan. Guardia Zibilak gizona aurkitu eta atxilotu egin zuen.

Iturria: Ideal
scroll