Francisca

David Tavares-(r)en eskutik

  • Francisca
  • 40 urte
  • Badalona
  • 18/06/18

Gizon batek bere burua aurkeztu du Badalonako Udaltzaingoaren aurrean (Bartzelona), bikotekidea hil duela aitortu ostean. Indarkeria matxistaren ustezko beste kasu bat da. Mossoek jakinarazi dutenez, guatemalar jatorriko 48 urteko gizon bat da, eta biktima ere guatemalarra zen, eta 40 urte zituen. Poliziak bikotearen etxebizitzan aurkitu du emakumearen gorpua, Badalonako Salut auzoko Solsona kalean, ikerketaren hurbileko iturriek adierazi dutenez.

Poliziak biktimaren hilotza aurkitu duenean, berehala atxilotu dute krimenaren ustezko egilea. Granollersko Ikerketa Kriminaleko Ataleko kideek beren gain hartu dute ikerketa, eta krimena nola jazo zen argitzen saiatzen ari dira. Badalonako 2 zenbakidun Instrukzio Epaitegia ari da guardiako funtzioak betetzen, eta biktimaren hilotza jasotzeko eginbideez arduratu da.

Badalonako Udalak minutu bateko isilunea deitu du Vila plazan eguerdiko 12:00etarako; banderak haga erdian jarriko ditu, eta bi eguneko dolua aginduko du, Udalak berak jakinarazi duenez. Minutu bateko isiluneak bat egingo du Ester Capella justiziako kontseilariaren bisitarekin, eta hark ere parte hartuko du ekitaldian.

Iturria: Cadena SER
scroll