Estela

Zumitrenko-(r)en eskutik

  • Estela
  • 40 urte
  • Madrid
  • 10/09/18

Indarkeria matxistak utzi digun azken hildakoak Estela zuen izena, eta poliziaren arabera, 40 urte zituen. Lan egiten zuen izenik gabeko ile apaindegian hil zuten, Madrilgo Villaverde barrutiko San Cristobal auzoan.Emakumearen bikotekide ohiak bost sastakada eman zizkion arma zuriarekin –hiru toraxean, bat lepoan, eta bestea eskuan– goizeko 11:20an.Bakarrik zegoen lokalean eta kalera irteten saiatu zen.Eguerdian bideo bat zebilen sare sozialetan bueltaka eta bertan ile horiko biktima ikus daiteke, odolez estalita eta lurrean botata, bizilagunak laguntzen saiatzen zaizkion bitartean.Oraindik bizirik dagoela dirudi, eta norbaitek irudiak grabatzeko lana hartu du, inolako dardararik gabe.

Ustezko hiltzailea emakumearen bikotekide izandako 40 urteko gizon bat da. Biak ziren dominikarrak.2017. urtean 39 emakume espainiar eta 14 atzerritar hil zituzten (azken horiek guztizkoaren % 26, 41) Estatuko Fiskaltza Nagusiaren memoriaren arabera. Estelak –hala deitzen zioten bizilagunek– bi urteko alaba bat zuen bere herrialdean.Duela hiru iritsi zen Espainiara, astelehen honetan haren bezeroek ileapaindegiaren ondoan kontatzen zutenez. Beste leku batean hasi zen lanean, eta hiru hilabete zeramatzan probaldian egungo lanean.Hasierako ikerketen arabera, ez zuen inolako salaketarik jarri, kasu larri gehienetan gertatzen den bezala (2017an hildako emakumeen % 80k ez zuen salatu). Biktimak lan egiten zuen ileapaindegiko bezeroek EL PAÍS egunkariari esan diotenez, lokalaren parean dagoen Los Pinos parkean atxilotu zuten gizona “oso jeloskorra” zen. Bezeroak hunkituta daude oraindik, baina emakume dominikarra “zoragarria” zela diote.

Poliziak ezin izan zuen suspertu. Haren ahizpa handik minutu gutxira iritsi zen, beste lagun batzuekin eta oso hunkituta.Azaldu zuenez, aldare bat jarri nahi zuten haren omenez ileapaindegiaren atean. Haren lagun eta senideak doluminak ematera etortzeko aukera izatea nahi zuen.Bizilagunek inguruan polizia etxe bat jartzeko eskaera egin zuten astelehenean.Erasotzailea atxilotu zuten parke berean beste emakume bat hil zuten urte hasieran.

Iturria: El País
scroll