Ana Belén

Aritz Kabe-(r)en eskutik

  • Ana Belén
  • 50 urte
  • A Coruña
  • 19/08/18

56 urteko gizon bat (J.G.P.) atxilotu dute, emaztea (A.B.V.O.) bi tiroz hil ostean Cabana de Bergantiñosen. Lehenengo hipotesien arabera, gizonak bizkarretik tiro egin zion emazteari arma luze batez, eskopeta batez, seguru asko. Emakumea une hartan bertan hil zen, eta 061 telefonoaren bidez mobilizatutako bitartekoek, anbulantzia bat eta helikoptero bat, haren heriotza berretsi besterik ezin izan zuten egin.

Hilketa arratsaldeko bostak aldera gertatu zen, familiaren etxebizitzan, Tras da Agra izeneko tokian, Canduas parrokian. Lehenengo abisuaren ostean, Malpicako Guardia Zibilaren patruila bat hurbildu zen etxebizitzaraino. Heriotza biolentoaren zantzuak zeudenez, Polizia Judiziala jakinaren gainean jarri zuten. Guardia Zibilak gizona atxilotu, eta polizia etxera eraman zuen. Carballoko guardiako epaitegiak hartu du bere gain kasua.

Biktimaren senideek adierazi dutenez, atxilotua depresioagatiko tratamenduan zegoen, baina zenbait aste zeramatzan medikaziorik hartu gabe. Bikotearen baitan ez dago jasota tratu txarrengatiko aurretiazko salaketarik.

Iturria: La Voz de Galicia
scroll