Ali

Txemy-(r)en eskutik

  • Ali
  • 48 urte
  • Madrid
  • 09/07/18

Gaur goizaldean, Guardia Zibilak 59 urteko gizon errumaniar bat atxilotu du, bere emaztea (Ali I.), 49 urteko emakume errumaniarra, kolpeka hil izana leporatuta. Gertaera Madrilgo Erkidegoan jazo da, Villalba Collado udalerrian. Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dute bikotearen artean ez zegoela ez aurretiko salaketarik, ez urruntze agindurik.

Hilketa 00:50ean gertatu zen, Colllado Villalban, Geltoki plazatik hurbil dagoen txabola gune batean, oraindik argitu ez diren arrazoiengatik liskarra izan ostean. Lehen ikerketen arabera, txabola guneko kideek (bi senar-emazte eta hildakoaren semea) alkohola edaten igaro zuten arratsalde osoa. Gauerdi inguruan, plazako ostatu batera hurbildu ziren, eta “hilda, hilda” esaten hasi ziren, gertatutakoari buruzko azalpenik eman gabe.

Madrilgo Erkidegoko Mediku Larrialdietako Zerbitzuek (Summa) esku-hartze bizkorreko ibilgailu bat bidali zuten gertaeraren tokira, eta medikuek kolpe handi bat antzeman zioten emakumeari buruan, eta ubelak gorputz osoan. Objektu sendo batekin kolpatu zuten. Bihotz-birikak geldirik zituen. Sanitarioek ordubete baino gehiago eman zuten hura suspertu nahian, baina azkenean heriotza berretsi besterik ezin izan zuten egin.

Hilketaren tokira bertaratu ziren guardia zibilek une horretan bertan atxilotu zuten hildakoaren bikotekidea, krimena leporatuta. Oraindik galdeketa egin behar diote. Polizia Judizialak Collado Villalban duen postuko agenteek beren gain hartu dute ikerketaren ardura. Inguruan zebilen, halaber, biktimaren eta atxilotuaren semea, 20 bat urteko gaztea.

Collado Villalbako Udalak minutu bateko isilunea egin du gaur eguerdian. Ez gizarte zerbitzuetan, ez udalerriko artxiboan ez zegoen liskarrean inplikatutako gizonaren eta emakumearen inongo informaziorik.

Iturria: El País
scroll