Aicha

Iñaki Areiza-(r)en eskutik

  • Aicha
  • 30 urte
  • Almería
  • 27/09/18

Gádorreko (Almeria) zabortegiko langileek bertan aurkitutako emakume gorpu baten gaineko ikerketa egiten ari da Guardia Zibila.

Guardia Zibileko eta Gobernuak Almerian duen Ordezkaritzako iturriek Efe agentziari jakinarazi diotenez, gorpua atzo goizean aurkitu zuten, eta Guardia Zibilak hartu du bere gain ikerketa, zeinaren instrukzioa baitago sekretupean, Almeriako 3 zenbakidun Instrukzio Epaitegiaren aginduz.

Ordezkaritzak esan duenez, gorpua jada Almeriako Lege Medikuntzako Institutuan dago, eta baliteke heriotzari nahiz emakumearen nortasunari buruzko lehen datuak gaur goizean zehar ezagutu ahal izatea.

La Voz de Almería egunkariak aurreratu duenez, emakumearen gorpuzkiak Gádorretik at erabilitako zabor kamioi baten kargaren artean iritsi omen dira zabortegira, hondakin planta hori II. Sektoreko Partzuergoarena baita eta horrek 48 udalerritako hondakinak kudeatzen baititu.

Iturria: EFE
scroll